Luchas Autonomas en los años 70; liburu gomendiyue

Gaurkuen enator txapa-historiko-friki-tostoi batekin. Gaurkuen liburu gomendiyo batekin nator (denbora ezak behartuta, egiye esanda). Gomendau nahi dizuetan liburue  Luchas Autonomas en los años 70 da. Eztet nahi spoilerrik eiñ (nola jarri dan modan hitz hau). Baino tira, laburpentxo bat eingoizubet!

Liburu honen funtse, beste langile mugimendue argitara ateatzie da; mugimendu antikapitalistie autoorganizaziyo bidez sortu zana eta praktika eman zana, Frankismoko azken urte ilun haietan, eta ondoren etorri zan trantsiziyoko (honi buruz beste artikulu  baten hitzeingoizuet, trantsiziyue deitzie baldin badao…) urte haietan eman zien talde desberdinei buruzkue. Baino danan gainetik liburu honen helburue interbentziyo  politikue aktualidadea ekartzie da. Bereziki gomendatzeizuet liburu hau, izan e, kapitulo oso bat eskaintzeio Gerraundiko
komuniei. Ahozko testigantzan bitartez osauta dao Gerraundiko atala, ta gure herriko
komuna hari buruz gehio jakiteko aukera earra dala iruitze zat.

Esperoet liburu hau irakurtzeko arra sartu dizuetela. Kontakoiazu!

Segi bixi!
Annie

2 Iritzi

  1. DavidRiazanov

    2018-03-28 at 12:53

    Gertakizun politiko interesgarriak dira 70. hamarkadako borroka autonomo zikloak, Europa osoan zehar irekitzen direnak, 68. urteko gertakizun ezagunekin. Bi elementu nagusik baldintzatzen dute estatu Espainiarreko borroken zikloa, eta hirugarren bat gehituko nioke Euskal Herriko kasu konkretuari. Re- estrukturazio kapitalista da elementu indartsuena guztien artean, krisi garaia irekitzen baita 60. hamarkada amaieran, deslokalizazioa eta aro post- industrial baterako baldintzak ematen baitira estatu Espainiarrean eta bereziki EH edo Katalunia bezalako lurraldeetan. Bestetik, eta lehenengo puntuarekin erlazioan, erregimen Frankistaren krisialdi politikoa legoke, ateak ireki zizkiona 78ko marko konstituzionalari. Euskal Herrian, elementu kulturalak ere berebiziko garrantzia hartzen du, kultura ezberdinduen exterminazio saiakera frankistak eragin politiko nabarmenak ireki zituen eta. Mugimendu autonomoak langileriaren ekintza autonomoan dute bere oinarria, segituan bizi- formen inguruko hausnarketak burutzen dituztelarik (“el movimiento del valor de uso”, edota nahimenen komunismoa…). Norabide egokian apuntatzen dute nire ustetan, baino ez dira mugimendu insurrekzional batetik haratago pentsatzera iristen, estrategia autonomoaren falta nabarmena iruditzen zait. Dena den, gomendio oso interesgarria Annie!

  2. Google académico

    2018-03-28 at 14:59

    Aurretik idatzi dizun David Riazanovek beak garai hortako Italiko Mugimendu Autonomuen idatzitako testue dezu hau, bea lotsau ingo zan bean artikulue bialtzen baño neuk botakoizut, jejeje.
    http://www.kontulepo.eus/index.php/2018/02/14/italiako-mugimendu-autonomoa-60-eta-70-hamarkadetan-i-apunte-oso-labur-batzuk-eta-hainbat-gomendio/

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo