ZAHAR, ZAHARTU, ZAHARTZEN…

Zahartzaro hitzei bildurre diyou, ta espreziyo hau gure biziko azken urtiei buruz hai geanien ibiltze deu. Baino bildur hori askoz lenuo hastea azaltzen, 30 urtea gerturatzen haste geanien pizteie lenengo alarmak. Baino zeatik? Berez edade hortan sasoi betien gaude, berez edade hortan 20-25 urtekin baino herraminta geyo dazkeu tokatzeien zaltasunei aurre iteko. Baino berez hauei arau sozial eta biologiko  batzuk gain hartzeyobe ta hor pixu haundiye hartzeun kontu bat umiek die. Kontue ezta ordie umiek ekartze soilien geatzen, baizik eta hoenk sortzeitun beharrai erantzuteko ezintasunetik\zailtasunetik ordurarte euki deun bzimodue erabat aldau beharrien baitao arau sozial ta biologiko hauei erantzuteko. Garai hau ikuspegi produktibista batetik, biziko momentu produktibuena da.

Zahartziez bildurtze gean hurrengo momentu esanguratsue jubilaziyue dala esango nuke. Biziko fase hontan pertsonie sistema produktibotik kanpo geditzea, eta urtietan zehar in dien burrukai esker, hilero soldata bat jasokou jubilau ta geo. Edade hortan pertsonie oindik autonomo izeteko gai da, naiz ta bere biziko momentu produktibuenak pasauta euki.

 

Zahartzien azkeneko fasie, gure muga fisiko edo\eta psikikuek modu esanguratsuen, baino pixkanaka, gure autonomiye galtzen jute gean eñien azaltzea. Hau adin batetik aurrea gertatzea ta adin horren marjena oso zabala da, pertsona bakoitzei momentu eta modu desberdiñien allauez. XXI. mendien autonomiye galtzie gauza oso grabie da, indibuduo gisa parte hartzen hai gean kapitalismuen gerra hontan.

 

Hau dana ikusita, zahartziei bildurre eukiko eztiyou ba! 25 urte dazkeunien 30 urte iteko bildurrez umiek ekarri eo ez erabaki berko deulako etabar, 60 urte iteko gogoz alde batetik(jubilatzeko) ta bestaldetik bizi aldaketa erradikal horri panikoz beira. Ta bein jubilau ezkeo arrapatze deun gaitz bakoitzeko eo dakeun min bakoitze betirako izengo otean kezkauta, inguruek ni zaitu beharrik ez eukitzie jarrita helburu pertsonal moduen, baino aldi berien bakartzien bildurrez.

 

Baino hau dana modu honta bizitzea derriortuta eotie analizau beharreko gauza garrantzisu bat dala irizteyot. Zahartzien bildurre ukitzeik gure biziyen etorrikoien fasiekiko, zalantzie(dana ezegonkorra dalako)ta aukera eza isladatzeitula iruitze zat. Modu honta pausuek eman beharrak, argi lagatzeu nere ustez, soldata baten beharrai erantzuteyola. Alegiye 30 urtekin ume bat ekatzie ¨nahi¨ baet, gaur egungo testuinguruen soldata 1 eo seguruenik 2 berkoitut beharrizan danai erantzuteko. Bein errobera ortan sartuta, umie hazi ta dirue etxea ekartzen jungo zagu biziye. Gure erlazionatzeko gunieke 2 faktore hauek definiukoitube, umiek eta lanak. Hortik kanpoko biziye horren mugaue izenik bein 40 urtiek pasa ezkeo jubilaziyuei beira jartze gea, hasieratik ez bagaude. Modu honta allatze gea jubilaziyoa ta berriz denborie dakeu gure esku. Eo hobeto esanda eztakeu lanik inberrik soldata bat jasotzeko. Mometu hontan harremantzeko gune berriyek  billau berrien gaude geyenien, beste hasiera bat emate zako gure biziyei 30 urte ta geo, gure muga fisiologikuek lagatzeiguben arte.

 

Hau ola ikusita, gizarte eraldaketa bati beira, momentu kalbie umiek ekarteko autu hori nola ietan dala esango nuke, baino konstiente izenda, umiek ekartzeko autue in aurretik sortu deun testuinguru horrek definiukoula umiek nola nahi ditugun ekarri. Testuinguru honek behar ekonomiko, zaintza beharrak(umienak eta inguru osuenak), eta sozializaziyo beharrak asetu beharkoitu. Komunidade bat sortziei buruz ai naiz finien.

 

Testuinguru hau denbora luzez planteatzeko gaitasune izen ezkeo, alegiye komunidade honek oinarri senduek balitu, zahartzaruen pertzepziye guztiz aldatzeko gai izengo litzeke. Umiek eukitzie ez litzeke holako aldaketa drastikue izengo, ze beti eongo zien umiek eta komunidadie bere osotasunien ardurako zan  ume oyetaz. Jubilaziyue ezta existitzen ze beharrizan ekonomikuek asetuta eukikoitu berez, komunidadeko kide izeateatik. Zahartzaruen azkeneko fasea allautakuen berriz, jakinduriye trasmititziez ardurakoa pertsona hori, ondorengo belaunaldiyek beayek indako akats berdinek iñ ez ditzaten. Zahartze hitzek negatibo artzie uzteko aukerie sortzea modu honta, ze pertsona zaharra pertsona baloraue izengoa dauken ibilbidieatik, ez gaur egun bezela zaitu beharreko pertsona inutil moduen, zahar etxien papela analizau besteik eztao.

 

Hau dana ondo ulertzeko argi lagatzie nahi det, komunidade indertsu batek, indibiduo gisa sistema kapitalistiekiko ez dependitzie ahalbidetu beharko lukela herraminta kolektibuen bitartez. Ondoren\bitartien kolektibo ta indibiduo gisa gizarte eraldaketa erreal batea beirako elementuek mahaigaineatuz, kontrabotere erreal bat sortzea beira.

 

Olaxe gaurkue.

 

Kontukomeri

2 Iritzi

  1. Family guy

    2018-03-22 at 12:09

    Hausnarketa politte gaurkuen e. Komunitate primitibuen zaintza rolak eta famili egiturak nola zien ikusteko (o nola historian zehar beti eztan gaur eguneko famili eredue existiu ulertzeko) argi beltzan azken artikuloko azken enlazie, evelyn reed en artikulue, iradokitzet
    Segi holaxe!

    • Pozte naiz ba guztau bazazu!! Ia danon artien lortze deun beste gizarte forma bat irudikatzie bere osotasunien. Berau erakitzen saiatzen hai gean bitartien behin ta berriz inberko deu ta ariketa hau.
      Mertzi
      Kontukomeri

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo