Atomoa eta askatasuna

Atomoak azal dezake askatasun burgesaren problematika. Atomoa materia da, besteekin batera ematen den substantzia, norbanako soziala. Zentzu horretan, independentzia ezaren mugimenduari makurtua zaio, ez da bere mugimenduaren agindupekoa, besteen mugimendutik (de-) zintzilik (-pende) dago. Baina, horrez gain, unitate absolutuaren forma du: independentea eta askea da. Bere baitarako bizi den norbanako pribatu eta independentea. Atomoa, ἄτομον, banatu (τομον) ezin (α-) dena. Nola da posible?


Materiaren beharrezkotasuna eta formaren askatasuna aurrez aurre; esplotazioa eta berdintasuna aurrez aurre; edo hobeto, esplotazioa berdintasunaren mozorroz jantzita. Alde batetik, atomoaren espresio materiala: ordena burgesa. Bestetik, atomoaren espresio formala: (Frantziako Iraultzako) hiritarra (“azken finean denok gara pertsonak”). Edukia eta formaren aurkakotasuna eta, aldi berean, edukiaren forma propioa.

Bizitza errealean sartzen garen momentutik, ordea, ezabatzen da forma atomistikoa (norbanakoaren askatasuna eta independentzia). Batasuna eta unitatea hausten dira, eta horrekin batera gizarte burgesaren poesia politikoa. Indar eta interes bitalek apurtzen dute bere oreka abstraktua. Nahiago bada: ekoizpen harremanek determinatzen dute askatasun abstraktuaren edukia, gizartean aske eta berdin agertzeko beharrezkoa baita aurretik esplotazioa ematea. Hiritar-atomo askea banatuta (apurtuta) dago benetako bizitzan.

“La particularidad abstracta es la libertad de la existencia, no la libertad en la existencia. No es capaz de iluminar bajo la luz de la existencia. Éste es un elemento en el cual se pierde su carácter y se vuelve material. Así, el átomo no pasa al orden del fenómeno o desciende a la base material al pasar. El átomo, como tal, existe solamente en el vacío. De tal modo la muerte de la naturaleza se ha convertido en su sustancia inmortal; y con razón proclama Lucrecio: ‘Mortalen vitam mors (quum) immortalis ademit’ [Así la muerte inmortal se lleva a la vida mortal]”.

Ideal politiko-filosofikoa eta errealitatea. Bizitza erreala eta ideal demokratiko-burgesa. Errealitateak agerian uzten du ideal politiko-filosofikoaren izaera: dominazio burgesaren dinamikak askatasun burgesaren izaera azaltzen du. Lehenak bigarrenari ematen dio bere zentzua, eta ez alderantziz. Errealitateak argiztatu egiten du, baina, hala ere, errealitatearen argiak ez du uzten errealitatea ikusten. Eguzkiarekin gertatzen den antzerakoa, gauzak ikustea ahalbidetzen du, baina ez eguzkia bera.

Bizitza errealetik (ekoizpen eremutik) abstraitzen den hiritar-atomoak soilik mantendu dezake bere partikularitate abstraktua (askatasuna eta independentzia). Askatasuna, beraz, ataraxian bihurtzen da; hau da, errealitate gordina borrokatu beharrean, abandonatzea. Abandonuaren printzipioa. Iraultzaren beharrezkotasunaren ukazioa. Gorrotoaren inhibizioa edota bere manifestazio desegokia. Minaren aurrean burua makurtzea. Ontasuna txarkeriatik ihes egitean bihurtzen da eta plazera nahigabearen aurrean inklinatzean.

Eta uste dugu libertatea loturetatik askatzea dela: pisua kentzea, isolatzea, gure baitan babestea, erantzukizun eta ardurak uztea, printzipio etiko komunitarioak alde batera uztea, elkartasunaz ahaztea, interes pertsonalak interes kolektiboen aurretik jartzea, azaleko harreman iragankorrak garatzea… Gizarte burgesa da gizakia bere lotura komunitarioetatik askatzen duena.

Hizkuntza bakar batek lotzen ditu elkarrekiko indiferente eta dependente diren norbanakoak: balioaren hizkuntzak, diruak. Hizkuntza oro inperatibo sozial horretara ohitzen ez bada desagertu egiten da, komunitatea desagertzen den bezala, desagertzen ari den bezala.

Baina askatasuna ez da ematen eremu indibidualean. Askatasunak ez du forma atomistikoa. Askatasuna potentzia soziala da. Elkarren arteko asoziazioan eta horien bitartez egiten da aske norbanakoa. Askatasuna ez da nagusiz aldatzeko aukera, nagusirik ez izatea baizik, gure bizitzen gaineko kontrola edukitzea, gure etorkizuna zein den izateko potentzia izatea; ez “la libertad de la existencia”, baizik eta “la libertad en la existencia”.

11 Iritzi

  1. Langostinoa eta Ipurtzuloa

    2018-03-19 at 19:24

    Nere begiek ez dute hau irakurri nahi izan. Eta Grouchow ere nirekin dagoela uste dut. Horrenbeste baduzu esateko: egin bideo kontzeptual bat.
    Iruditu zait dirua aipatu duzula. Dirua ondo dago, baldin baduzu eta ondo gastatzen badakizu. Jar dezakezu gobernua diruzain, baina nere poltxikoa nahiago nahiz eta zuloa izan. Eta lanera, joan zaitezke ligatzera soilik, baina dirua ere jasoz gero, hobe. Gero asteburuan, zuk nahi duzun erara gastatu edo erregalatzeko.
    Halere, guzti honen, bizitzaren eta unibertsoaren zentzua, lana gustokoa eta eraldatzailea izatea da. Asanbleek beren enkantua dute, baina ez ahaztu oihan sozialerako CrossFit training-a baino ez direla.
    Mundua, lanetik aldatzen da.

    • Trans akziyue

      2018-03-19 at 22:35

      Ointxe asanbladan eon ta “tuko” jartzetik etorrita (dirue paatzeibelako e, bestela zea jungo nitzen), militantziko dirukin eroskin erositako langostino batzuk jan nahi nitun baino ipurtzuloko axkurie jarri dit iruzkin honek…
      Oin benetan, artikulu elegante honek eztu holako erantzun tristie merezi. Holako deskalifikaziyo gratuituek argi beltzai ein, modan dao ta.
      Dirue ondo dao, indibidualismue ondo dao, garbi esplikauta daona ulertu nahi eztunai bideo kontzeptual bat inez esplikatzeko agintzie ondo dao…baino subjetibidade burgesan kontraesanak azaltzeko saiakera pedagogiko hauek eztao aguantatzeik. Eskerrak growchowk abalatze haun, harek bai jakin(eztakinantzat grouchon lengusu gaiztue da, wario mariona zan bezela)
      PD. :Iriki ditut langostinuek ta oso onak daude, ta ipurtzulotik sartu ta gero ya…demasie.

      • Trans akziyue

        2018-03-19 at 22:52

        Ipurtzuloko axkurie langostinuekin kendutakuen ulertu det iruzkinek esan nahi zuna: dirue ondo dao, zertan gastau baldin badakizu. Eskerrik asko!

  2. Langostinoa eta Ipurtzuloa

    2018-03-20 at 7:30

    Eztekeze!
    Hok oain dala urte batzuk in nizkin. Hemen jartzeko gogoa emantziak.

    ZER OTE DA, ZER OTE DA…

    1)
    Nineoni izatea?
    Irekitako atea,
    eskandaluzko kaltea.
    Katana eta katea.
    Nahi dudan hori jatea,
    sagarra eta patea.
    Uda asez edatea,
    ardoa, kafea, tea.
    Parranda ta mendatea.
    Sorkuntza, borondatea.
    Ingenieritza, artea.
    Puntua eta tartea.
    Batuaren enpatea
    eta euskalki maitea.
    Kaixo ta jake matea.
    Muxu, esku ematea.

    2)
    Ez izatea norbera?
    Bestearentzat platera,
    gabardina, eskailera,
    elurretarako lera.
    Ulerkorra, sentibera,
    laudatzaile,alegera.
    Ispiluaren hizkera:
    “Neretzat onena zera”.
    “Zer”aren aurretik: Era.
    Moderatzaile tankera,
    denen gogoen bilera:
    “Gora gu, onenak gera”.
    Seme-alaben aukera,
    amen aukera galera.
    Isiltasun, begikera.
    Edan eta libratzera!

    3)
    Benetako maitasuna?
    Sufrizeko gaitasuna,
    edo sekretu kuttuna,
    patuak gorde diguna.
    Desio goxo lizuna,
    goizeko argitasuna,
    gertuko ala urruna,
    mutua edo hiztuna.
    Bihotzaren oihartzuna,
    preso daukana garuna.
    Gogoen askatasuna,
    edo kompromezuduna.
    Opari edo isuna.
    Gaixotasun, osasuna.
    Zentzugabe, zentzuduna.
    Nahi eta behar duguna.

    4)
    Konpentsatzea, oreka?
    Erdizkako saiaketa.
    Beti ez, soilik tarteka,
    ez bukatzeko erreta.
    Lanerako bizikleta,
    berrogei ordu ta meta.
    Hartu behar baita beta,
    egin planifikaketa.
    Jan beharrean txuleta,
    hobe bihurtu bejeta.
    Surfa, pilates, balleta,
    ta ez harri altxaketa.
    Bizitzaren luzaketa,
    gogoentzako pareta.
    Etorkizunak gordeta,
    asko izango du eta.

    5)
    Bizimiñez bizitzea?
    Egun bakoitzez hiltzea.
    Hanka sartuz aritzea,
    atera arte iltzea.
    Errima soilak biltzea,
    ta edukiz ornitzea.
    Berdetzea, gorritzea.
    Egin ta ez kikiltzea.
    Egunero jaikitzea,
    eta gauez sorgintzea.
    Laguntzea, joditzea,
    barkatzea, hunkitzea.
    Bilatuaz ibiltzea,
    printzesa edo printzea.
    Ate asko ukitzea.
    Erori ta zutitzea.

    6)
    Armonia ta musika?
    – “Zuk astiro ta nik ti-ta.”
    – “Ba, alderantziz apika.”
    Mantendu dadin irrika.
    Alde nahiz kontra jarrita,
    berdin du, batzuk, errita.
    “Ba, metodoa aldatu”,
    ezbaitago idatzita.
    Tabernetan surfeatu…
    “Azkenean! Bai, bi pika!”
    Gero balleta dantzatu,
    harri gainean hasita.
    Batzuk dultzemeneoa,
    beste batzuek hipika.
    Ez didazue esango,
    ez denik gauza polita.

    7)
    Sorkuntza eta herria?
    Umea ta aberria.
    Zein norantzatan mugitu
    hautatzen duen gerria.
    Kanporako autobusa,
    bueltan datorren ferrya.
    Telebista, interneta,
    bertsoa, eleberria.
    Hiria, herri txikia,
    metroa ta baserria.
    Guztien elkargunea,
    enparantza, hilerria.
    Su piztailea neguan,
    udarako ur berria.
    Nahi duen orori jaten
    ematen dion txerria.

  3. Langostinoa eta Ipurtzuloa

    2018-03-20 at 8:03

    Hemen musikea jartzeko nola ittea ba? Spam bezela hartzeit.
    La Raiz – Entre Poetas y Presos

  4. Trans akziyue

    2018-03-20 at 10:15

    Ikusita artikulun autoriek bezela, lan pixkat hartu denala honekin, aiba nere erantzune
    “Nere begiek ez dute hau irakurri nahi izan, grouchow blablabla. Horrenbeste baduzu esateko egin bideo kontzeptual bat.”
    Zaituai!

  5. Bikañe Trabis,

    Gaur egungo askatasun kontzepziyo posmoderno danak destruitzen, askatasune, errealki marko burgesien ezin dala emaan azaleratzen. Eta honen aurrien, azaltze zaigun askatasun (independentzia) terminuen esanahi erreal azaleratzen.

    ” …Askatasuna, beraz, ataraxian bihurtzen da; hau da, errealitate gordina borrokatu beharrean, abandonatzea…”

    Eman ber errealitatie abandonaber diaula, baño hor diau komuna politikuen planteamendue, edo komunak errealitatie abandonatzeik?

    • Aupa!
      Pozte naiz artikulue gustau izenaz.
      Komunan gaie kontuz ibiltzekue da, historiyen zier modu ezberdin baten ulertu dalako ta esperientzia praktiko ezberdinek ahalbideratu ditulako horrek (askotan bizi eredu “paralelo” ta isolau bat eratziekin lotu izan ohi da). Zuk ordie ondo apuntatzezu komuna POLITIKUE esate dezunien. Izan e, gaur egun plantea leiken komunien formiek langile klasien FORMA POLITIKUEI erantzute dio. Hola planteau izen da behintze gai hau Parisko Komunako esperientziye ta gero.

      Komuna politikue, beraz, botere propio baten ekoizpen prozesuen klase desjabetuek hartzeun forma politikue izango litzeke; hau da, guk errealitatien eragin eta berau eraldau ahal izeteko erabiltze deun tresna politikue. Adibidez, ehun produktibue expropiau ta beste metabolismo sozial baten menpe jartziek botere edo gaitasun propio batzuk emateixkigu. Komunie botere edo gaitasun hoiek eskala nazionalien artikulatzie ahalbiderau berko zun forma politikue izango litzeke.

      Nik ustet gutxigorabera hola planteatzeala kontue. Ondoriyoz, enuke esango errealitatie abandonatzie inplikatzeuniken.

      Ondo segi.

      • Marvin Pontiac

        2018-03-22 at 10:43

        Eskerrik asko erantzuteatik,

        Erantzun zehatz batea biderautako galderie zan, eta erabat ados. Honek demostratzeu, gaur egun, honen inguruen ematen ai dien planteamenduek ezin debela komunal forma sinple batea mugau, eta zuk ondo azaltzezun bezela, bere forma politikuen aurkitze deu bere gako iraultzaie. Oso oso garrantzitsue azpimarratze hau, zuk plamteatzezun askatasun kontzeptu erreal horrea iristeko, soldatapeko lanetik askatziek norabide oso onin jarriko gaitulakuen nao.

        Eskerrik asko berriz eta segi egurre ematen,

        Marvin.

        P.D: Pontiac naiz, aurrekuen nere izena idaztie ahaztu ziten…

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo