“Considerándolo según su forma real, el dinero -esa parte del capital que el capitalista gasta para adquirir capacidad de trabajo- no representa nada más que los medios de subsistencia existentes en el mercado que entran en el consumo individual del obrero. El dinero es tan sólo la forma modificada de estos medios de subsistencia; no bien lo ha recibido, el obrero lo convierte de nuevo en medios de subsistencia. Esta transformación…no guarda ninguna relación directa con el proceso inmediato de producción, más exactamente con el proceso de trabajo; antes bien se efectúa al margen del mismo”.

“De todos modos, la parte del capital gastada en el salario aparece formalmente como una parte que ya no pertenece al capitalista sino al obrero, tan pronto la misma ha adoptado su forma real de medios de subsistencia que entran en el consumo del obrero”.

 

Karl Marx. El Capital. Libro I, Capitulo VI (inédito)

 

Zita honek ondo laburbiltzeu aurreko artikuluen hain luze azaldu zana (barkakoizue hango txapadie). Era berien, serie hontako azken aurreko kapituluen landu nahi dituten kontzeptuen sarrera egokiye emateigula ustet. Ia asmatzetan azaltzen Marxen obrientzat insultantie izen gabe, produkziyuen ta erreprodukziyuen artien daon harremana.

Esango nuke zailtasun haundiyek dauzkeula gaur egun ulertzeko gaur landuko dien kategoria hauek, eta de hecho, feminismue klase perspektiba batetik ulertzeko zailtasunek konfusiyo hoietatik datozela. Kalien asko aitzea emakumien etxeko lanik gabe kapitalismue ezinezkue dala. Guazen horri erantzuten sayatzea.

Daonekoz badakigun bezela lan prozesue aberastasune (bizitzeko beharrezkuek dien gauzak, alegiye jana, etxiek, erropak, autobusek…) sortzeitun prozesue da, emanda dauden elementuek transformau ta gauza berriyetan azaltzie ahalbidetzeuna. Baatzako lana, tallerrekue, konstrukziyokue…

Bere aldetik, zerbitzu sektoreko lanak (hezkuntza, ume ta helduen zaintza, abokatuen konsultak, medikuenak…) nola eztun gauzaik o produktuik sortzen, lana otseiteioun arren, eztie lan prozesuen definiziyo hortan sartzen. Marxek, horreatik, gauzak sortzeko prozesuei ta prozesu hontan gauzak jokatzeben papelai eman ziyon inportantziye kapitala obran.

Lan prozesue hola ulertuta, derrigorra da gizakiyek biziraun dezan; gizakiyekin bat dijue, naturala, bizi zikluen parte bat. Gizakiyen erreprodukziyoako jardueran artien aurrena litzeke, gauzak sortube o jan gabe, bizitzeko lekuipe, higienie, beste pertsonakin harreman afektibuek eo umiek eukitzie ezinezkuek dielako.

Bigarren mailako jarduera hauek gabe re ezin da lan prozesura bueltau, baino ulertzea lehentasune zeinek dauken ez? Bestela, bizitzeko ezinbestekue dan la regla del 3ekin akordau: tres minutos sin aire, tres dias sin agua, y tres semanas sin comida. Nahi duna sayau daiela honi kontra iten, o proau dezala.

Konsumiukoitugun gauzak produziu gabe ordun, ezin gea espezie bezela reproduziu, ezin deu ta konsumiu; orden hortan aztertu zun Marxek produkziyo modu kapitalistie, biziye erreproduzitzeko materiye transformau beste erremeyoik eztaolako; ta azaldu zun baitare testuinguru sozialan arabera, hau da, lan prozesuek produkziyo modu bakoitzien dauzken ezaugarriyen arabera, erreprodukziyoko ohiturak eta beharrak (pertsonan zaintza, kontsumo moduek eta kantidadiek, harremanak ulertzeko ta garatzeko moduek…) eta baldintzak (lanan banaketie sexuala ta hortik datozen rolak) aldau iteiela.

Era berien, produkziyo bitartekuek esku pribatuetan, batematen jabetza pribatu bezela (ta ondoriyoz beste batek eskurau ezin ditzaken bitarteko bezela) azaltzeienien historiyen, bizirauteko naturala dan lan prozesu honek itxura aldaketa bat jasateula. Ulertzen sayatzeko erdi aruen kokauko gea momentu batez.

Gure familiyek bere etxaldien baatzako lana itie eukitzeko, errenta bat (ekoiztutako kosetxien proportziyo bat) ordaindubeio erregiei, lurre erregiena dalako. Lurre beraz, ezta gurie. Hala, lur jabiek dominau iteu nere familiyen erreprodukziyuen norabidie, errentie paatze ezpayou lurripe laatze gaitulako.

Lurre gurie izen bazan einberrik eukiko ez genun lan bat (plustrabajo), eo gure familiyen erreprodukziyoa biderauta eongo litzeken aberastasunen zati bat entregau ber diou by the face. Bestela han datoz zaldunek gu akatzea por traicion a la corona o lo que sea.

Beraz, guk lana ite deun lurre beste batena izetiek, gure biziraupeneako lana, nere familiyentzako erreproduktibue dan jarduera bat izetiekin batea (umien heziketie, etxien txukunketie, ganauen mantenimentue eo bizitzeko beste jarduera batzukin batea), beste batentzat produktibue iteu aldi berien; hare lurjabe izeteatik bakarrik, nere familiyek sortutako aberastasunen zati bat jasotzeulako. Beak nere lanetik jateu, nere lanetik erreproduzitzea; beak eztu aberastasunik sortzen, lapurtu iteu.

Aurrekuen esan genun bezela, klasiek produkziyo esferan sortzeie. Jarri deun adibidien, badie bi klase sozial, batek bestie explotatzeulako lur jabe izeteatik bakarrik. Bat bestien lanan kontura bizi da. Lurren jabetza horrek emateio egitura sozial osuekiko kontrola (jauntxuek, zaldunek, nekazayek…bere lurretan daude).

Kapitalismuen klase antagonismo hau Kapital eta lanan arteko harreman bezela azaltze zaigu. Kapitala daukena, soldatapeko lana iteunan kontura bizi da, bitarteko produktibuen jabe dalako. Kasu hontan, langiliek bere burue erreproduzitzeko lan itiez gain, bestien erreprodukziyue ta egitura sozialakiko dauken kontrola produzitzeu.

Erdi arotik honea, jabetza pribatuen formie aldau da, oain lurren, fabrikan, makinan, ta materia priman jabe da kapitalistie (ta ez lurrena bakarrik), baino jabetza pribatuen funtziyo soziala ezta aldau (beste batentzat debalde inber dan lana absorbiu ta legitimatzie).

Gaur egun, etxe bat eraiki ber bada: lurre, ladrilluk, zementue, masaderie, gruak, kamionak…enpresienak die. Baino gauzak transformatzeko gaitasune, lan indarra, erostie ber du prozesue martxan jartzeko. Langilie alegiye.

Langiliek gaur egun eztauke etxaldeik, ez behintzet lanik ingabe. Eztauke lurrik, eztauke ezer. Daukena, bere gurasuek indako lanetik eukikou. Lan indarra bakarrik da propiyue, jabetzan daukena. Beraz, erreproduziu nahi bau, derrigor junberra dauke soldatapien lan itea. Len egun bat erregalatze zan erregiei, oain, bizi osue.

Hala, behin langilie kontratauta, lan prozesue martxan hasteanien, prozesue naturalki o fisika ta kimikan ikuspuntutik ikusita langile horren ekintziek bitarteko produktibuek formaz itxuraldatzeitu ta azken produktue (etxie adibidez) sortzeu. Ikuste deu, bizirauteko, emanda dauden materialak transformatzie, eztala aldau gizakiyen existentziyen ezinbesteko baldintza bat dalako.

Baino beitu bestalde, bitarteko produktibuen jabetza pribatue kapitalistiek dakelako, erdi aruen erregiek lurrena bezela, nola batzuk indako lanetik bizi dien beste batzuk (Esplotatzailiek eta esplotauek).

Prozesuen bukaera allauta, langilientzat sortu dun aberastasunen zati proportzional bezela soldatie bakarrik geratzea, hurrengo eunin lanea bueltatzeko ber ditun bitartekuek eskuratzeko dirue (reprodukziyue bermatzeko bitartekuatik aldakouna); kapitalistientzat hurrengo egunien bizik eoteko beharrezkuek ditun baliabidiek erosteko diruez gain (bere reprodukziyue), beste etxe bat o batzuk eraikitzeko prozesue martxan jartzeko bitartekuek produziu ditu (produkziyuen ta langileriyen gaineko kontrola).

Azken finien, esanda zeon bezela, langilie langile bezela erreproduzitzea soldatapeko lanakin, ta kapitalistie kapitalista bezela. Jabetza pribatue nun, klase explotaziyue han.

Kapitalistien jabetzie (ta ez beste inona) dan esfera produktibuen langiliek iteun soldatapeko lana, bere etxeko umien o helduen zaintza lanak bezelaxe, erreproduktibue da beraz; eztauke produktibotik ezer. Langilie ta bere familiyen biziraupena bermatzeko bitartekuek lortzeko itean lana da (trabajo necesario).

Lan produktibue, bere aldetik, erdi aroko adibidien bezelaxe, bitarteko produktibuen jabiei erregalo ite zakon lana (plustrabajo) litzeke, bere erreprodukziyue aseguratziez gain aberastasune modu exklusibuen (pribatuen) lortzie ahalbideratzeiona, ta honekin langileri osuen bizimoduekiko boterie ta kontrola bermatzeiona, bai produkziyo eremun ta baita distribuziyo ta kontsumo eremuen e.

Erdi aruen oso garbi zeuken landa eremuko familiyek jayetan lanea erregientzat junber zula, erregalau ite ziyola lana lurre harena zalako. Kapitalismuen, langileriyek hori ezin du ikusi hain garbi diruen mediaziyueatik, baño esentziyen berdine gertatzea.

Esan genun bezela, kapitalistiek ta langiliek “adostu” iteitubelako lan baldintzak (soldatie ta lan kontratue), eta berdintasun juridiko baten azaltzeielako, emateu batek bestiek lenuotik lan geyo in dulako daukela diru geyo, ta merezi dula gainea.

Akordau klase batek eta bestiek manejatzeun dirue ordie, ezaugarri desberdiñek dazkela. Soldatien atzien, azaldu deun hau dana ixkutatzea; lanaldi baten langiliek bere erreprodukziyoako iteun lan hortaz gain, debalde lana iteula kapitalistientzat.

Beraz, langiliek bizirauteko beharrezko lanetik, soldatatik (trabajo necesario) haratago iteun lan guztiye (plustrabajo) zenbat eta geyo izen, ordun da haundiyo da kapitalistien ta langilien arteko botere diferentziye. Zenbat eta jende geyo jun soldatapien lanea, ordun ta botere sozial haundiyo.

Kapital lan harremanien itean plustrabajok sortzeu gainbaliyue; bitarteko produktibuei lan prozesuen zehar gehitze zakon baliyue, langilien ekintzien ondoriyoz. Ta gainbaliyuek esplikatzeu kapitalistan irabaziye, ta irabaziyek aberastasunen metaketie esan nahi du, ta horrek emateu gizartien gaineko kontrol erreala.

Hala, ondorioztatze deu kapitalismuen sortzean aberastasun guztiye klase kapitalistien esku geratzeala. Produkziyue martxan jartzeko beharrezko elementu guztiyek dauzke, ta lan prozesuen emaitze re beretzat da oso osoik.

Langile klasien gain klase kapitalistiek dauken kontrola beraz, prozesu produktibuen ta hortik haratago, kontsumo esferaño allatzea. Hau da, langile klasien bizi ziklue klase kapitalistien menpe dao. Ta soldata baten menpe jartziek, ordun, botere sozialan iturriko ure moztuberrien, txorrue loditzeu.

Laostia da ze ikuspuntu hontatik, langiliek soldatan kobratzeun dirue, kapitalistienak dien produktuek erosten gastatzeu. Beste era batea esanda, lanien jardun dan langile hori bea jungoa bere lanakin produziu dun soldata horrekin, lanik in eztun bere nagusiyei etxie erostea. O bea ezpaa, elektrizista bat, o psikologo bat…langile bat. Konsumitze deuna lortzeko beste batentzat in ber deu lana, ta beste batek bere boterie bermatzeko erostexkou bizitzeko ber ditugun gauzak.

Ordun, garbi euki ber deu zaintza lana bezain erreproduktibue dala soldatapeko lana langileriyentzat.

Beraz kapitalismue zaintza lanik gabe ezinezkue dala entzute deunien, garbi euki ber deu hau egiye dala, baino baitare gizonak egun emakumiengan dun boterie eztala zaintza lanetan sortzen, ondoriyo bat besteik eztala; baita zaintza lanetan daon rol banaketie eztala gauze bere kabuz botere harremanan oinarriyek azaltzeko, boterie aberastasunen gaineko jabetza pribatuek emateulako ta hor daolako era berien dominaziyo maskulinuen sustraie.

Ta pareta hori gainditu gabe ezin dula emakume langiliek dominaziyo hortatik en masse librau, gizonezkuen boterie erreproduzitzeun klase harremanien zuzenien subordinatzealako (lan asalariatue); nahiz ta gizonezko konkretuen (senarra adibidez) boteretik harremanetik librau gaitezken, diruek botere sozialan portadore dan heinien, adibidez bakarrik bizitzeko baliabidiek emangoxkigulako.

Ta era berien emakume langile izetien o emakume burges izetien artien dauden diferentziyen ta emakume ta gizon abstraktu desklasauen kontzepziyuen akatsa, ta genero zapalkuntzai aurre iteko klase bateko o besteko emakumiek dauzkeben baliabidien desberdintasunena ulertu ber diteu.

Lan produktibuek sortzeu aberastasune; lan produktibue ezta pagatzen. Lan produktibue re lan inbisibilizaue da, soldatiek ixkutatzeun lan inbisibilizaue.

Besteipe, hemen utziko deu asko luzatzen ai da ta. Gaur bukau nahi nun baino ateako det azken artikulue ondoriyuekin, bestela kontulepotik bialduko nabe.

 

Hurrenarte!